Itxi

Osasuna

LESIOAK

Ruben Garciak eta Ruben Peñak min hartu dute Gironan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Jokalariek ezin izango dituzte jokatu aste honetarako Stade Brestoisen eta Gironaren aurka dituzten lagunartekoak.

  • Ruben Garcia

    Ruben Garcia gol bat ospatzen. Artxiboko irudia: EFE

Ruben Garcia eta Ruben Peña Osasunako futbolariak ez dira gainerako taldekideekin batera entrenatu, lesioen ondorioz. Gainera, ezin izango ditituzte jokatu talde nafarra Gironan egiten ari den kontzentrazioa amaitzeko geratzen diren bi partidak.

Jagoba Arrasatek goizean Riudarensen zuzendutako lan-saioan ez dira egon bi jokalariak. Peñak bihurritua du eskuin orkatilan, eta Garciak, berriz, giharretako mina du ezker hankako soleoan.

Astearte honetan, Osasunak bere egonaldiko bigarren partida jokatuko du Stade Brestoisen aurka, 12: 00etan, Estadi Palamós-Costa Bravan. Bi jokalariak ez dira jokatzeko moduan egongo.

Gogoan izan behar da Ruben Garcia izan zela Osasunako golegilea joan zen larunbatean Lorienen aurka jokatutako partidan (1-1). 45 minutu jokatu zituen, Peñak bezain beste.

Asteazkenean, taldeak kontzentrazioa itxiko du Gironaren aurkako lagunarteko batekin, 11:00etan La Vinyan.