Osasuna
Kontratua berritu du
Unai Garciak Osasunan jarraituko du 2025era arte
EITB Media
Jokalaria eta kluba akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen dituen kontratua luzatzeko, 2025eko ekainaren 30era arte. Erdiko defentsaren etete-klausula 20 milioi eurokoa izango da.
-
UNai Garcia (Osasuna), Vinicius (Real Madril) alboan duela, Ligako partida baten. Argazkia: EFE
Unai Garciak kontratua berritu du Osasunarekin 2025eko ekainaren 30era arte, klubak asteazken honetan (abenduak 7) jakinarazi duenez. Nafarroako jokalariaren etete-klausula 20 milioi eurokoa da.
Guztira, 191 partida ofizial jokatu ditu talde gorritxoarekin Eskirozko 30 urteko erdiko defentsak, eta kapitainetako bat da. Txikitatik egon da Osasunaren harrobian, eta maila guztietatik pasa da, lehen taldera iritsi arte.
2013ko ekainaren 1ean egin zuen debuta Osasunaren lehen taldearekin, Real Madrilen aurka, Santiago Bernabeun. Hamar urte igaro dira ordutik, eta epe horretan guztian talde gorritxoan egon da, Tudelanon jokatu zituen bost hilabete kenduta.
Birritan lortu du Unai Garciak Lehen Mailara igotzea; 2015-2016 eta 2018-2019 denboraldietan, azken horretan Osasunarekin Bigarren Mailako txapeldun izanda. Aurten, 2021-2022 denboraldian, Santander Ligan taldeak orain arte jokatutako 14 partidetatik 13tan parte hartu du.