Itxi

Osasuna

SANTANDER LIGA

Osasunak garaipena erdietsi du Mallorcaren aurka (1-0)

B. L. G. | EITB MEDIA

Aimar Orozen golak garaipena eman dio Osasunari Mallorcaren aurka. Bi hilabetez Sadarren jokatu gabe ziren gorritxoak eta itzuleran 3 puntu batu dituzte.

  • Aimar Oroz gola ospatzen

    Aimar Oroz gola ospatzen. Argazkia: EFE

Osasunak 1-0 irabazi du Mallorcaren aurka jokatu duen Santander Ligako 17. jardunaldiko partida. Mundialeko geldiuneaz geroztik etxean jokatu gabe ziren gorritxoak eta garaipenarekin itzuli dira Sadarrera. Lehen zatian ez da abagune argirik egon, baina bigarren zatia hasi bezain laister, Aimar Orozek garaipenaren gola egin du.

Osasuna-Mallorca partidako laburpena

Chimy Avilak jaurtiketa altu batekin abisatu duen bi areatan mugimendu gutxi izan duen partida batean. Jaume Costak ezustean harrapatu zuen Osasuna atzetik zetorrela, ezkerrarekin bigarren zutoinera erdiratu du baina ez du espero zuen norabidea hartu.

Gauzak ezin hobeto hasi dira Osasunarentzat bigarren zatian.

Abdek pase sakona sartu zion Moi Gomezi. Honek Aimarrentzat pasea sartu eta atzetik helduz ezkerrarekin baloia lehertu eta 1-0ekoa jarri du.

Minutu bat geroago, Babak ezkerreko zutoina jo zuen. Publikoa piztu egin da eta bere taldeak ez du atzean geratu nahi izan. Mallorcak lerroak aurreratu ditu.

Osasunak presioa gainetik kendu eta karburatzen hasi da. Kontrola hartu eta gorantz egin du. David Garcia eta Aridane oso seguru egon ziren atzealdeko ardatzean.

Azkenean, Osasunak Mallorcari irabazi dio Sadarren, Lehen Mailan, 14 urteren ostean. Hiru puntu hauekin, nafarrek presioa gainetik kendu eta bere bertsiorik onenera hurbildu dira Betisi Kopan bisita egin aurretik.

 

Fitxa teknikoa

1 – Osasuna: Aitor Fernández; Diego Moreno (Unai García, 89. min), Aridane David García; Manu Sánchez; Torró; Chimy Ávila (Moncayola, 67. min), Aimar (Darko, 89. min), Moi Gómez; Abde (Rubén García, 67. min); Budimir (Kike García, 75. min).

0 – Mallorca: Rajkovic; Maffeo, Valjent, Raillo, Copete (Cufré, m. 72), Kosta (Abdon, 72. min); Dani Rodríguez (Amath, 64. min); Baba (Sánchez, 84. min), Grenier; Muriqi, Lee Kang In (Ángel, 84. min).

Golak: Aimar 1-0 (47. min).

Epailea: César Soto Grado. Epaileak txartel horia atera die Chimy Avilari eta Torrori Osasunaren aldetik. Lee Kang-In, Grenier eta Valjent bisitarien aldetik.