Itxi

Osasuna

Kopako finala

Gaur egingo diete harrera Osasunako jokalariei, Iruñean

Agentziak | EITB Media

Udalak eta Foru Gobernuak Osasunako zuzendaritzako eta taldeko ordezkariak hartuko dituzte astelehen honetan, Sevillatik itzulita, Errege Kopan txapeldunorde geratu ostean.

0:54
Osasunako jokalariak

Osasunako zuzendaritzako eta plantillako ordezkariek Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren harrerak jasoko dituzte gaur, Errege Kopan txapeldunorde geratu ostean.

Zuzendaritzako eta taldeko kideak atzo 12:00etan abiatu ziren Sevillatik, eta, hegaldia atzeratu ostean, azkenean 15:00ak aldera iritsi ziren Noaingo aireportura. Bertan, ehunka zale zituzten zain, eta harrera egin zieten.

Gaur, 17:00etan, harrera egingo diete Iruñeko udaletxean klubeko zuzendaritzari, Luis Sabalza presidentea tartean, eta taldekideei, David Garcia eta Unai Garcia kapitainak buru direla.

Geroago, 18:00etan, Osasunako zuzendaritza eta kapitainak Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretora joango dira, Foru Gobernuaren harreran parte hartzeko.