Osasuna
Errege Kopa
Mendilibarrek ezohikoen aldeko apustua egingo du Eibarren aurka
Erredakzioa
Osasunako teknikariak bost nobedade sartu ditu deialdian: Miguel Flaño, Masoud, Manu, Roberto Torres eta Damia. Armenteros baja da.
-
Jose Luis Mendilibar. Argazkia: EFE
Osasunak Sportingi egingo dio bisita Errege Kopako final-hamaseirentako joaneko partidan (ostegunean, 19:00etan). Azken lan-saioa ateak itxita egin dute Taxoaren.
Jose Luis Mendilibarrek bost nobedade sartu ditu deialdian: Miguel Flaño, Masoud, Manu, Roberto Torres eta Damia. Gainera, hamaikakoan, ezhoikoen aldeko apustua egingo du Osasunako entrenatzaileak.
Berri txarra Armenterosek utzi du. Argentinarra etxean geratuko da gainkarga baitu eskuin abduktorean. Ikusteko dago iganderako jokatzeko moduan egongo den ala ez.
Jose Luis Mendilibarrek Sportingen aurkako partida konfiantza hartzeko balioko diela uste du.
Ustezko hamaikakoak:
Osasuna: Riesgo, Damia, Flaño, Ruben, Echaide;Timor, Raoul; Cejudo, Sisi eta Masoud; Llorente.
Sporting: Cuellar, Orfila, Gregory, Borja Lopez, Alex Menendez, Ricardo, Alex Barrera, Juan Muñiz, Mendy, Sangoy eta Carmona.
Epailea: Iglesias Villanueva
Futbol-zelaia: Molinon
Ordua: 19:00