Itxi

Futbola

F Liga

F Ligak VARaren erabilera onartu du 2025-2026 denboraldirako

AGENTZIAK | EITB

Talde bakoitzeko talde teknikoak bi berrikuspen eskaera izango ditu partida bakoitzeko, eta erabakia zuzentzen bada, erabilitako eskaera berreskuratuko da.

  • Realaren eta Eibarren arteko derbia. Argazkia: SD Eibar

    Realaren eta Eibarren arteko derbia. Argazkia: SD Eibar

F Ligako klubek ostiral honetan onartu dute 2025-2026 denboraldirako "Football Video Support" (FVS) sistema erabiltzea. Eskariaren araberako VAR sistema da, sinpleagoa eta eskuragarriagoa, eta lau motatako gertakariak argitzeko baliozkotu du FIFAk: golak, penaltiak, txartel gorriak eta nortasun nahasmena.

F Ligak baieztatu duenez, talde bakoitzeko talde teknikoak bi berrikuspen egiteko eskatu ahalko du partida bakoitzean, eta erabakia zuzenduz gero, berriro erabili ahalko du. Epaileak zelaiaren ondoko monitore batean egingo ditu berrikuspenak.

Nazioarteko lehiaketetan dagoeneko erabili duten sistemaren erabilera ezohiko batzar nagusi batean babestu dute klubek, Beatriz Alvarez F Ligako presidentea eta Rafael Louzan Futbol Federazioko presidentea bertan zirela.