Itxi

Futbola

2026ko Munduko Txapelketa

De la Fuentek Simon, Vivian, Remiro eta Oyarzabal deitu ditu Espainiaren hurrengo partidetarako

Agentziak | EITB

Martin Zubimendi eta Mikel Merino ere sartu ditu deialdian. Espainiak Georgia eta Bulgaria izango ditu aurkari 2026ko Munduko Txapelketarako sailkatzeko faseko hirugarren eta laugarren jardunaldietan.

  • Zubimendi ere zerrendan sartu du Espainiako hautatzaileak. Irudia: EITB.

    Zubimendi ere zerrendan sartu du Espainiako hautatzaileak. Irudia: EITB.

Luis de la Fuente Espainiako hautatzaileak Athleticeko Unai Simon eta Dani Vivian eta Realeko Alex Remiro eta Mikel Oyarzabal deitu ditu selekzioak hurrengo egunetan dituen partidetarako.

Horiez gain, Martin Zubimendi eta Mikel Merino Realeko jokalari ohiak eta egun Arsenal taldean ari direnak ere sartu ditu deialdian.

Gainerakoei dagokienez, Alvaro Morata kapitaina ez da zerrendan sartu, eta hori da ezustekorik handiena. Athleticeko Nico Williams ere ez da sartu, lesio batetik ateratzen ari delako. Berritasunen artean, aldiz, Marcos Llorente, Pablo Barrios, Alex Baena eta Samu Aghehowa daude.

Georgiaren aurkako partida urriaren 11n jokatuko dute, larunbatean, eta Bulgariaren aurkakoa, hurrengo asteartean.

ATEZAINAK

Unai Simón (Athletic Club)

David Raya (Arsenal/ING)

Álex Remiro (Reala)

ATZELARIAK

Marcos Llorente (Atletico Madril)

Pedro Porro (Tottenham/ING)

Robin Le Normand (Atletico Madril)

Pau Cubarsí (Bartzelona)

Dani Vivian (Athletic Club)

Dean Huijsen (Real Madril)

Marc Cucurella (Chelsea/ING)

Alejandro Grimaldo (Bayer Leverkusen/ALE)

ERDILARIAK

Rodri (Manchester City/ING)

Alex Baena (Atletico Madril)

Martín Zubimendi (Arsenal/ING)

Pablo Barrios (Atletico Madril)

Mikel Merino (Arsenal/ING)

Pedri (Bartzelona)

Fabián Ruiz (PSG/FRA)

Aleix Garcia (Bayer Leverkusen/ALE)

Dani Olmo (Bartzelona)

AURRERLARIAK

Yeremy Pino (Crystal Palace/ING)

Ferran Torres (Bartzelona)

Jorge de Frutos (Rayo Vallecano)

Lamine Yamal (Bartzelona)

Jesus Rodríguez (Como/ITA)

Mikel Oyarzabal (Reala)

Samu Aghehowa (Porto/POR)