Futbola
Erregina Kopa
Osasuna-Badalona eta Alaves-Levante, Erregina Kopako hirugarren kanporaketan
EITB
Bi euskal taldeek F Moeve Ligako aurkariak izango dituzte, eta etxeko talde gisa arituko dira. Kanporaketak azaroaren 4an, 5ean edo 6an izango dira.
-
Kanporaketak azaroaren 4tik 6ra bitartean jokatuko dituzte. Argazkia: Europa Press.
Osasunak Badalona izango du aurkari eta Alavesek Levante UD taldearen kontra jokatuko du 2025-2026 denboraldiko Erregina Kopako hirugarren kanporaketan. Hala zehaztu du astelehen arratsaldean, Madrilen, egindako zozketak.
Horrenbestez, zozketan izan diren bi euskal taldeek, Kopako txanda honetan, F Moeve Ligan dabiltzan bi talde izango dituzte aurkari. Kanporaketak azaroaren 4an, 5ean edo 6an jokatuko dituzte, partida bakarrean.
Hona hemen 2025-2026 denboraldiko Erregina Kopako hirugarren kanporaketako partida guztiak:
Osasuna-Badalona
Alaves-Levante UD
Sporting Huelva-Madrid CF
Guiniguada Apolinario-Deportivo
Sport Extremadura-Alhama
Oviedo-Sevilla
Europa-DUX Logroño
Valentzia-Espanyol

