Futbola
Errege Kopa
Errege Kopako lehen kanporaketako ordutegiak
EITB
Euskal Herriko bederatzi talde izango dira 2025-26 denboraldiko lehen txandan; neurketak urriaren 28, 29 eta 30ean jokatuko dira, partida bakarrera.
-
Errege Kopako lehen kanporaketako ordutegiak
Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) 2025-2026 denboraldiko Errege Kopako lehen kanporaketako partiden ordutegiak jakinarazi ditu. Lehen kanporaketak urriaren 28a eta 30a bitartean jokatuko dira.
EA Sports Ligako euskal taldeei dagokienez, Alavesek Getxo izango du aurkari, Reala SD Negreiraren kontra arituko da eta Osasuna Sant Jordirekin lehiatuko da. Lehen Mailako taldeek etxetik kanpo jokatuko dute.
Horrez gain, hauexek dira Kopako kanporaketa honetan lehiatuko diren Euskal Herriko beste taldeen kanporaketak: Naxara-Eibar, Portugalete-Valladolid, Numantzia-Arenas, Mutilvera-Zaragoza, Eguesibar-Andorra.
Lehen txandako kanporaketak urriaren 28an, 29an eta 30ean jokatuko dira, partida bakarrera.
1. KANPORAKETAKO ORDUTEGIAK:
Asteartea, urriak 28
(21:00) SD Negreira (Erregional maila) - Real Sociedad (1. maila)
Astezkena, urriak 29
(19:00) CD Sant Jordi (Erregional maila) - Osasuna (1. maila)
(19:00) Mutilvera (RFEFeko 2. maila) - Real Zaragoza (2. maila)
(20:00) Naxara (RFEFeko 2. maila) - Eibar (2. maila)
(20:00) Numancia (RFEFeko 2. maila) - Arenas Club (RFEFeko 1. maila)
(20:00) Portugalete (RFEFeko 3. maila) - Real Valladolid (2. maila)
Osteguna, urriak 30
(20:00) Getxo (Erregional maila) - Alaves (1. maila)
(19:30) Eguesibar (RFEFeko 3. maila) - Andorra (2. maila)

