Futbola
Errege Kopa
Errege Kopako bigarren kanporaketako ordutegiak
EITB
Euskal Herriko bost taldek hartuko dute parte 2025-26 denboraldiko Errege Kopako bigarren kanporaketan, abenduaren 2tik 4ra bitartean, eta partida bakarrera erabakiko da.
-
Errege Koparen bigarren kanporaketa abenduaren 2tik 4ra jokatuko da. Argazkia: Europa Press.
Errege Koparen bigarren kanporaketako 28 neurketak abenduaren 2tik 4ra jokatuko dira, Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) jakitera eman duenez. Bost euskal talde arituko dira lehian bigarren kanporaketa horretan.
Horrela, Realak Reusen aurkako partida jokatuko du abenduaren 3an, asteazkena, 21:00etan, Tarragonako herriko udal futbol-zelaian.
Osasunak egun eta ordu berean egingo dio bisita CD Ebrori, eta norgehiagoka Pedro Sancho zelaian jokatuko da.
Portugalete eta Alavesen arteko derbia ere abenduaren 3an jokatuko da, asteazkenean, 21:00etan, Floridan.
Azkenik, Eibarrek ere egun horretan egingo dio bisita Pontevedrari, eta ordu berean hasiko da norgehiagoka.
Kanporaketa horrek Espainiako futboleko bost mailetako 56 kluben ametsak jarriko ditu jokoan: 15, Lehen Mailakoak; 17, Bigarren Mailakoak; 10, Lehen Federaziokoak; 12, Bigarren Federaziokoak, eta 2, Hirugarren Federaziokoak.


