Itxi

Futbola

Euskal Selekzioa vs Palestina

Urko Izeta, Jorge Herrando eta Pablo Ibañez Euskal Selekzioarekin jokatzeko deitu dituzte

EITB

Euskadiko Futbol Federazioak jakinarazi duenez, hiru jokalari horiek Aritz Elustondo, Ivan Martin eta Borja Sainz ordezkatuko dituzte, min hartuta baitaude.

  • Euskal Selekzioaren deialdia

    Euskal Selekzioaren deialdia

Urko Iruretagoiena 'Izeta', Jorge Herrando eta Pablo Ibañez deitu dituzte Euskal Selekzioak Palestinaren aurka azaroaren 15ean, San Mamesen, 20:30ean, jokatuko duen partidan lehiatzeko. 

Izan ere, Aritz Elustondo, Ivan Martin eta Borja Sainz min hartuta daude, eta horiek ordezkatuko dituzte.

Horrenbestez, honako hau da deitutako jokalarien behin-betiko zerrenda: 

Atezainak

- Aitor Fernandez (Osasuna)
- Unai Marrero (Reala)

Atzelariak 

- Andoni Gorosabel (Athletic)
- Alvaro Nuñez (Elx)
- Jorge Herrando (Osasuna) 
- Unai Garcia (Panetolikos)
- Iñigo Lekue (Athletic)
- Igor Zubeldia (Reala)
- Unai Elgezabal (Levante)
- Aihen Muñoz (Reala)

Erdilariak

- Jon Gorrotxategi (Reala)
- Oier Zarraga (Udinese)
- Ander Guevara (Alaves)
- Hugo Rincon (Girona)
- Jon Guridi (Alaves)
- Pablo Ibañez (Alaves)
- Mikel Jauregizar (Athletic)
- Iñigo Ruiz de Galarreta (Athletic)
- Kike Barja (Osasuna)

Aurrelariak

- Nico Serrano (Athletic)
- Gorka Guruzeta (Athletic) 
- Urko Izeta (Athletic)