Futbola
2013ko Errege Kopa
Final-laurdenetarako txartelak, jokoan
Erredakzioa
Jardunaldia Eibarrek eta Osasunak irekiko dute, gaur, Malagaren eta Valentziaren aurka. Faboritoek, kanporaketak ondo bideratuta dituzte.
-
Osasuna-Valentzia. Argazkia: EFE
2013ko Errege Kopako final-zortzirenetako itzulerako partidak Málaga-Eibar norgehiagokarekin hasiko dira, gaur, 19:30ean. Armagina Kopan bizirik jarraitzen duen Bigarren B Mailako talde bakarra da, eta joanekoan 1-1 egin ondoren, Garitanoren mutilek ezustekoa errepikatu nahi izango dute.
Jarraian, 21:30ean, Osasunak Mestallan jokatuko du Valentziaren aurka. Nafarroako Erresuman 0-2 irabazi zuten Ernesto Valverderen mutilek, eta badirudi gorritxoek burua ligan jarri dutela, azkeneko sailkatuak baitira. Kanporaketako garaileak Real Madril-Celta partidako garailearen aurka jokatuko du.
Santiago Bernabeuko neurketaz gain (asteazkenean, 21:30ean), Sevillak eta Mallorcak beste kanporaketa bat jokatuko dute. Michelen mutilek 0-5 irabazi zuten Palman, eta kanporaketa erabakita dago. Gainera, Zaragozak Romaredan lortutako 1-0ekoa defendatzen saiatuko da Levanteren aurka.
Ostegunean, Getafek Atletico Madril hartuko du, baina Simeoneren mutilek erdi erabakita utzi dute kanporaketa Vicente Calderonen 3-0 irabazita.
Betisek 1-1 egin zuen Las Palmasen aurka etxetik kanpora, eta Pepe Melen taldeak final-laurdenetarako sailkatzea bilatuko du.
- Final-zortzirenetako itzulerakoak:
. Asteartea, 8:
19.30ean Malaga-Eibar (Joanekoan: 1-1)
21.30ean Valentzia-Osasuna (Joanekoan: 2-0)
. Asteazkena, 9:
19.30ean Sevilla-Mallorca (Joanekoan: 5-0)
21.30ean Zaragoza-Levante (Joanekoan: 1-0)
21.30ean Real Madril-Celta (Joanekoan: 1-2)
. Osteguna, 10:
19.30ean Getafe-At. Madril (Joanekoan: 0-3)
21.30ean Betis-Las Palmas (Joanekoan: 1-1)
21.30ean Bartzelona-Kordoba (Joanekoan: 2-0)