Futbola
Errege Kopa
Final-laurdenak, astearte honetatik aurrera
Redacción
Real Madrilek eta Valentziak jokatuko dute astearte honetan (21:00) joaneko partidetako aurrenekoa.
-
Cristiano Ronaldo, artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Astearte honetan hasiko dira 2013ko Errege Kopako final-laurdenak. Aurreneko partida Real Madrilek eta Valentziak jokatuko dute astearte honetan, 21:00etan. Asteazkenean Zaragoza-Sevilla eta Bartzelona-Malaga kanporaketak jokatuko dira, eta ostegunean Atletico Madrilen eta Betisen txanda izango da.
Fina-laurdenak (joaneko partidak)
- Asteartean, urtarrilaren 15ean
21:00 Real Madril-Valentzia
- Asteazkenean, urtarrilaren 16an
19:30 Zaragoza-Sevilla
21:30 Bartzelona-Malaga
- Ostegunean, urtarrilaren 17an
22:00 Atletico Madril-Betis