Futbola
IFFHS
Buffon, azken 25 urteetako atezain onena Casillasen aurretik
Erredakzioa
Juventuseko atezainak lehen postua eskuratu zuen duela egun batzuk Futbolaren Historia eta Estatistika Institutuak egin zuen XXI. mendeko atezian onenaren sailkapenean.
-
Buffon eta Casillas 2012ko Eurokopako finalean. Argazkia: EFE
Futbolaren Historia eta Estatistika Institutuak (IFFHS) azken hoegita bost urteetako atezain onenen sailkapena argitaratu du, eta zerrenda horrek dioenez, Gianluigi Buffon (Juventus) da atezain onena. 1987tik 2011. urtera arteko datuak erabili dituzte sailkapena osatzeko.
Duela aste batzuk XXI. mendeko atezain onenaren sailkapena atera zuen IFFHSak, eta Buffon atera zen irabazle. Azken hogeita bost urteetako atezain onenaren sailkapenean 226 puntu ditu Buffonek. Iker Casillasentzat izan da bigarren postua, 213 punturekin, eta hirugarren postua Edwin Van der Saarrentzat da, 201 punturekin.
Andoni Zubizarreta euskal jokalaria ageri da zerrenda honetako zortzigarren postuan Walter Zengarekin berdinduta, 132 punturekin.
Azken hogeita bost urteetako atezaina onenaren sailkapena:
1. Gianluigi Buffon (ITA) 226 puntu
2. Iker Casillas (ESP) 213
3. Edwin van der Sar (HOL) 201
4. Peter Schmeichel (DIN) 179
5. Oliver Kahn (GER) 162
6. Petr Cech (CZE) 154
7. Jose Luis Chilavert (PAR) 146
8. Walter Zenga (ITA) 132
.-. Andoni Zubizarreta (EUS) 132
10. Claudio Taffarel (BRA) 130
11. Michel Preud'homme (BEL) 124
12. Fabien Barthez (FRA) 115
13. David Seaman (ING) 114
14. Nelson de Jesus "Dida" (BRA) 109
15. Victor Baia (POR) 94
16. Gianluca Pagliuca (ITA) 90
17. Francesco Toldo (ITA) 82
.-. Víctor Valdés (ESP) 82
19. Jens Lehmann (GER) 81
20. Julio Cesar Soãres (BRA) 76