Itxi

Futbola

2018ra arte

Messik akordioa berrituko du ostegunean Bartzelonarekin

Erredakzioa

Argentinarrak 2018ko ekainaren 30era arte luzatuko du Kataluniako taldearekin duen akordioa. Xavi eta Puyolek ere euren akordioak berritu zituzten.

  • Messi. Argazkia: EFE

    Messi. Argazkia: EFE

Lionel Messi argentinarrak akordio berria sinatuko du Bartzelonarkein, 2018 ekainaren 30era arte. Akordioaren sinadura ostegunean, otsailaren 7an, egingo dute bi aldeek Camp Nou estadioko Bartzelonaren egoitzan.

Carles Puyoli eta Xavi Hernandezi ere akordioak luzatu dizkie Bartzelonak, eta Messiren sinadurarekin hiru izar garrantzitsuek ‘etxean’ jarraitzea lortuko dute.

Messi (Rosasio, Argentina, 1987) 2000. urtean heldu zen Masiara, eta akordio berriarkein ia bi hamarkada emango ditu Bartzelonako taldean.