Itxi

Futbola

2. entrenatzailea izango zen

Celtako zaleek Salvaren fitxaketa eragotzi dute 'faxista' izateagatik

Erredakzioa

Talde galiziarreko zaleek ez dute onartu jokalari ohia Abel Resinoren laguntzaile izatea. Sare sozialetan adierazi zuten desadostasuna, eta presidenteak Ballestaren fitxaketa etetea erabaki zuen.

  • Salva Ballesta

    Salva Ballesta Malagarekin sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Celtak Abel Resino fitxatu du taldea zuzentzeko Paco Herrera entrenatzaile kargutik kenduta, eta Salva Ballesta fitxatu nahi zuen bigarren entrenatzaile kargurako. Zaleek, ordea, ez zuten Ballestaren fitxaketa begi onez ikusten 'faxista' eta 'nazi'a dela uste dutelako. Ondorioz, presidenteak Salva Ballesta bigarren entrenatzaile kargurako ez fitxatzea erabaki du.

"Celtak ez nau fitxatu espainolegia naizelako. Pena ematen dit gaur egun politika kirolarekin nahasteak. Ez dut inoiz politikaz hitz egin, baina espainolegia naizela esan dut eta esaten jarraituko dut", adierazi du Salva Ballestak.