Futbola
Bayern Munich
Schweinsteigerrek Javi Martinezen denboraldia goraipatu du
Erredakzioa
Erdilari alemaniarrak Athleticeko jokalari ohiak taldean duen garrantzia azpimarratu du. Gainera, klubak bere fitxaketan bete betean asmatu zuela azaldu du.
-
Schweinsteiger Bundesligako titulua ospatzen. Argazkia: EFE
Bastian Schweinsteiger alemaniarrak Javi Martinezen fitxaketak Bayern Munichentzat izan duen garrantzia geroz eta argiago ikusten dela adierazi du. Aiegi jokalariak denboraldi borobila egin duela, eta taldean ondo integratu dela azpimarratu du.
"Egunero argiago ikusten da bere fitxaketaren garrantzia, duen kalitatea eta taldeari ematen dion guztia", azaldu du Schweinsteigerrek Txapeldunen Ligako finala jokatuko aurretiko prentsaurrekoan.
Alemaniako erdilariak eta Javi Martinezek batera jokatzen dute zelai erdian, eta geroz eta hobeto ulertzen diraonartu du. "Entrenatzailearekin egin dugun lanak, gero eta hobeto ulertzea ahalbideratzen du. Javi Martinez ondo egokitu da taldera eta Munich hirira. Gainera, ederki gelditzen zaizkio Bavariako larruzko prakak", esan du Bastian Schweinsteigerrek.
"Argi dago Bayernek ur handiko arraina arrantzatu duela", adierazi du alemaniarrak.