Itxi

Futbola

Aurkezpena

Mourinho: 'Bartzelonaren nagusitasunari amaiera eman nion'

Erredakzioa

Bigarren etapa hau aurrekoa baina "egonkorragoa" izango dela adierazi du, eta Chelsearekin Txapeldunen Liga lortzeak ez duela itsutuko gaineratu du.

  • Chelseak Jose Mourinho aurkeztu du. Argazkia: EFE

    Chelseak Jose Mourinho aurkeztu du. Argazkia: EFE

Chelseak Jose Mourinho entrenatzailea aurkeztu du gaur goizean, eta portugaldarra oso pozik agertu da. Bigarren etapa hau aurrekoa baina "egonkorragoa" izango dela adierazi du, eta Chelsearekin Txapeldunen Liga lortzeak ez duela itsutuko gaineratu du.

Baina ez du bakarrik bere etorkizunari buruz hitz egin, eta Iniestaren adierazpenei buruz galdetu diotenean honakoa esan du: "Bartzelonaren nagusitasunari amaiera eman nion, eta horregatik, agian, min egin diot Espainiako futbolari".

Real Madrilekin nahi zuena lortu duela aitortu du, "Espainiako hiru tituluak" eta "Espainiako talde gisa markarik onena" eskuratzea.