Itxi

Futbola

Brasilen

Santosek eta Bielsak ez dute akordiorik lortu

Erredakzioa

Brasilgo taldeak Marcelo Bielsa argentinarrari eskaintza kendu dio, soldata adostu ondoren, lan proiektua ezin izan baitute adostu.

  • Marcelo Bielsa. Argazkia: EFE

    Marcelo Bielsa. Argazkia: EFE

Santosek Marcelo Bielsarekin negoziaketak apurtu dituela adierazi du, soldataren inguruan akordio batera heldu ondoren, ‘lan proiektuan’ ez baitira adostasun batera heldu.

Brasilgo prentsak Athleticeko entrenatzaile ohiak asteazken honetan fitxaketa burutuko zuela adierazi zuen atzo, baina akordioa berta behera gelditu da.

"Santos taldeak Argentinazo prestatzailearekin negoziaketak bertan behera utzi ditu, akordioaren baldintzak eta soldata adostu ondoren, bi aldeek ez dutelako lan proiektuaren inguruan akordiorik lortu", azaldu du Brasilgo klubak.

Orain, Santosen helburu nagusia Newell's Old Boys taldeko Gerardo Martino kontratatzea dela dirudi.