Itxi

Futbola

Real Madril

Casillas: 'Bale Europako hiru edo lau onenen artean dago'

Erredakzioa

Real Madrileko kapitainak Galeseko jokalaria goretsi du, baina ez du ustezko fitxaketaren diru kopuruaren inguruan iritzirik eman nahi izan.

  • Iker Casillas. Argazkia: EFE

    Iker Casillas. Argazkia: EFE

Iker Casillas Real Madril taldeko kapitainak Gareth Bale "Europako hiru edo lau jokalari onenen artean dagoela" adierazi du. Hala ere, ustezko operazioaren inguruan (diru kopurua), ez du iritzirik eman nahi izan.

"Fitxaketa guztiak, onerako edo txarrerako, polemikoak dira, baina Bale jokalari oso erabakigarria eta oso ona da. Klubak gaur egun positiboa den taldea hobetu nahi du. Oraindik uda luzea izango da, eta badirudi fitxaketaren bat egon daitekela2, esan du Casillasek.

Bere etorkizunaren inguruan, aurreneko helburua sentsazioak berreskuratzea izango dela onartu du. "Berriz ere titular izatea da helburua. Horretarako lanean nago, baina nire taldekideak ere lehiatzeko prest daude. Nik lehen baino ilusioa gehiago dut atera itzultzeko. Hala ere, taldekideek oso zaila jarriko didatela badakit", azaldu du Iker Casillas atezainak.