Itxi

Futbola

UEFA

Messi, Ronaldo eta Ribery, Europako onenaren saria jasotzeko finalean

Erredakzioa

Bartzelonako argentinarra, Real Madrileko portugaldarra eta Bayern Municheko frantziarra dira 2012-2013 denboraldiko Europako jokalari onenaren saria jasotzeko hiru finalistak.

  • Lionel Messi. Argazkia: EFE

    Lionel Messi. Argazkia: EFE

Lionel Messi (Bartzelona), Cristiano Ronaldo (Real Madrid), eta Franck Ribery (Bayern Munich) 2012-2013ko Europako jokalari onenaren saria jasotzeko finalistak dira, UEFAk adierazi duenez.

Hiru jokalari hauek, UEFAko federazio bakoitzeko kazetariek gehien bozkatu dituztenak dira.

Irabazlea abuztuaren 29an ezagutzera emango da, Txapeldunen Ligako multzoen faseko zozketa egingo den egun berean.

Saria irabazi zuen aurreneko jokalaria Messi izan zen, eta iaz Andres Iniesta espainiarrak jaso zuen.