Itxi

Futbola

International Champions Cup

Mourinhoren eta Cristiano Ronaldoren arteko haserre dialektikoa

A.B.

"Real Madrilek nik antolatu nuelako jokatzen du txapelketa hau" esan du Chelseako entrenatzaileak, eta CR7k honela erantzun dio: "Nik ez dut jaten dudan platerera txisturik botatzen".

  • Cristiano Ronaldo eta Mourinho. Argazkia: EFE

    Cristiano Ronaldo eta Mourinho. Argazkia: EFE

Chelseak eta Real Madrilek jokatuko dute International Champions Cup txapelketako finala, eta polemika mahai gainean dago jada. Mourinho bere talde ohiaren aurka arituko da, eta horrek berez morboa eragiten badu, zeresanik ez Mourinhoren eta Cristiano Ronaldoren artean haserre dialektikoa egonda. Eta kasu honetan, hauxe gertatu da.

Chelseak finalerako txartela lortu ondoren, Mourinhori Real Madrilen aurka jokatuko duten partidaren inguruan galdetu zioten, eta portugaldarrak erantzun hau eman zuen: "Real Madrilek txapelketa hau jokatzen badu, nik antolatu nuelako eta profesional bat naizelako da. Denboraldi-aurrea beraiekin egingo ez nuela jakinda ere, txapelketa hau jokatzea erabaki nuen, eta banekien azken fasean elkarren aurka aritzeko aukera asko genituela. Guretzat oso ona da Real Madrilen aurka jokatzea, beraientzat ez dakit hain ona den".

Adierazpen hauei erantzuna eman nahi izan die Cristiano Ronaldo Real Madrileko jokalariak: "Bizitzan gauza batzuk komentatzea alferrik izaten da denbora galtzera besterik eramaten ez zaituztelako. Izan ditudan entrenatzaile guztiak errespetatu ditut, nahiz eta batzuk nitaz gaizki hitz egin duten. Nire herrialdean esaten den bezala; ez dut jaten dudan platerera txisturik botatzen, ulertu duzu?".

Finala ostegunean jokatuko da, eta berdegunean egongo da ikuskizuna.