Itxi

Futbola

Sei denboraldirako

Gareth Bale, Real Madrilera

Erredakzioa

Tottenhamek eta Madrilgo taldeak akordioa lortu dute, eta Bale Ancelottiren aginduetara jarriko da. Zenbaki ofizialek ez dira ezagutzen, baina historiako fitxaketarik garestiena izan liteke.

2:04
Gareth Bale. Argazkia: EFE

Real Madrilek eta Tottenham Hotspur taldeak akordioa lortu dute, eta Gareth Bale Galeseko jokalariak Madrilgo taldean jokatuko ditu datozen sei denboraldiak.

Jokalariak mediku-azterketa gaur goizean gainditu beharko du, eta 13:00etan, Galesekoaren aurkezpena egingo dute Santiago Bernabeu estadioan.

Fitxaketarekin hilabeteak gora eta behera eman ondoren, Real Madrilek fitxaketen epea izteko 24 ordura sinatu du akordioa. Oraindik ez dira operazioaren nondik norakoak ezagutzen, baina Gareth Bale ezkertiarena historiako fitxaketarik garestiena izan liteke. Dirudienez zenbakiak 100 milioi euroren inguruan daude, eta Cristiano Ronaldoren 94 milioiak gaindituko lituzke.