Itxi

Futbola

Mendizorrotzan

Jarosikek puntu garrantzitsua eman dio Alavesi (2-2)

Erredakzioa

Atzelariak norgehiagokako azkenengo minutuan lortu du bedinketaren gola, Ponferradinaren kontra. Arabako taldeak azkenengo postuetatik irten ezinik jarraitzen du.

3:21

Alavesek akats larriak egin ditu defentsan, eta Natxo Gonzalezen gizonek ez dute ondo aprobetxatu  aurreneko zatian lortutako 1-0ekoa. Ponferradinak emaitza irauli du, Javi Lararen eta Yuriren golei esker (1-2), vaina Jarosikek azkenengo minutuan egin du berdinketaren gola (2-2).

Totik gol ederra eskuratu du, lehenengo zatian, eta Alaves markagailuan goitik jarri da. Hala ere, epaileak Nano eta Acoran kaleratu egin ditu, atsedenaldia heldu aurretik. Bigarren zatia hamar jokalarirekin jokatu behar izan dute bi taldeek, Mendizorrotzan.

61. minutuan Javi Larak 1-1ekoa egin du, eta hurrengo jokaldian, Yurik emaitza irauli egin du, Arabako taldearen akats larri bat ondo aprobetxatu ondoren. Gasteizko taldeak azken unera arte gogor sakatu du, berdinketaren bila, eta gola azkenengo minutuan lortu du Jarosik defentsak (2-2)

- Fitxa teknikoa:

2 - Alaves: Goitia; Oscar Rubio, Jarosik, Luciano, Manu Garcia (Serrano, 76. minutuan); Toti (Guzman, 76. minutuan), Jaume (Quiroga, 69. minutuan), Beobide, Nano; Viguera, Ion Velez.

2 - Ponferradina: Santamaria; Carpio, Alberto Aguilar, Samuel, Castañeda; Jonathan, Rueda (Juande, 73. minutuan); Acoran, Marquitos (Cristian, 84. minutuan), Javi Lara; Yuri.

Golak: 1-0, 32. minutuan: Toti. 1-1, 62. minutuan: Javi Lara. 1-2, 63. minutuan: Yuri. 2-2, 90. minutuan: Jarosik