Futbola
Aro berria
Mandia, Alaveseko teknikari berria
Erredakzioa
Nacho Gonzalez entrenatzaile kargutik kentzea erabaki du Alaveseko Administrazio Kontseiluak, taldearen emaitza kaskarrak direla eta.
-
Juan Carlos Mandia. Argazkia: deportivoalaves.com
Alaveseko Administrazio Kontseiluak Nacho Gonzalez gasteiztarra entrenatzaile kargutik kentzea erabaki du, eta bere ordez Jaun Carlos Mandia izango da taldeko prestatzaile berria. Entrenatzaile berriaren aurkezpena, asteazkenean, 13:00etan, izango da, Mendizorrotzan.
Natxo Gonzalezek Alaves Bigarren Mailara igo zuen iragan denboraldian, baina taldeak liga hasiera oso kaskarra izan du, eta une honetan jaitsiera postuetan dago.
Juan Carlos Mandiak esperientzia handia du Bigarren Mailako aulkietan, Tenerife, Racing, Hercules, Logroñes eta Castilla zuzendu baititu.