Futbola
Zerga-iruzurra
Zigorra onartu du Bayerneko presidenteak, eta kartzelara joango da
Erredakzioa
Uli Hoeness, Alemaniako taldearen presidentea, kargu guztiak utziko ditu. 3 urte eta erdiko kartzela zigorra jarri diote.
-
Uli Hoeness. Argazkia: EFE.
Uli Hoenessek, Bayern Municheko presidenteak, zerga-iruzurrengatik jasotako zigorrari helegiterik ez jartzea eta taldeko kargu guztiak uztea erabaki du. Hoeness, beraz, kartzelara joango da, 3 urte eta 6 hilabeteko zigorra betetzeko.
Bayern Municheko presidentea taldeko zaintza batzordeko kidea ere bazen. Municheko Epaitegiaren zigorraren aurrean, onartzea eta kartzelara joatea erabaki du, helegiterik aurkeztu gabe: "Zerga-iruzurra nire bizitzako akats handiena izan da, eta ondorioak onartzen ditut".
Hoenessek akatsak onartu ditu, eta Bayern utzita, taldeari arazo gehiago sortzea saihestu nahi ditu: "Bayern Munich nire bizitzako lana izan da, eta beti izango da". Presidente ohiak jarraitzaileen laguntza eskertu du.
Uli Hoeness 27,2 milioi euroko iruzurragatik zigortu zuten, burtsan lortutako dirua ez deklaratzeagatik, Suitzako banku baten bitartez.