Itxi

Futbola

Eztabaida eta polemika

Casillas gogor kritikatu dute sare sozialetan

A.B.

Diego Lopezek Real Madril utziko du, eta horrek talde madrildarreko atearen inguruan zegoen polemika bizitu du. #CasillasEresUnMiserable  'trending topic' izan zen.

  • Diego Lopez eta Casillas. Argazkia: EFE

    Casillas eta Diego Lopez Real Madrilekin egindako entrenamendu baten. Argazkia: EFE

Real Madril Errege Kopako txapeldun eta Txapeldunen Ligako irabazle izendatu zen iragan denboraldian. Tituluen eraginez, Real Madrileko zaleek uda lasaia izango zutela uste zuten, baina azken egunetan, atezainen inguruan zegoen polemikak eztanda egin du.

Madrileko taldeak Keylor Navas atezaina fitxatu du, eta zaleen gehiengoari ondo iruditu zaio fitxaketa hau. Baina Navas etortzeak Iker Casillasek edo Diego Lopezek taldea utzi beharra ekarri du, eta klubak Diego Lopezi irteten uztea erabaki du.

Zaleen zati handi batek ez du ondo ikusi erabakia, eta Twitter sare sozialean eztabaida bortitza sortu zen. Casillas kritikatzen zuten txio gehienek eta Diego Lopez babesten zuten. #CasillasEresUnMiserable etiketa gogorra 'trending topic' izan zen Espainian larunbat arratsalde eta goizalde osoan. Mundu mailan ere trending topic izatera iritsi zen une batez. Etiketa honen bitartez, Casillasen aurkako mezu kritiko eta gogorrak irakurri ahal izan ziren. Bazeuden Casillas babesten zuten iruzkinak ere, baina gehienak mezu kritikoak ziren. Diego Lopezen lana eskertzeko, berriz, #GraciasDiego sortu zen, eta hori ere trending topic izan da Espainian.

Eztabaida eta polemika sare sozialetan eta kaleetan ere nabari da. Ustez, uda lasaia izan behar zena, ekaitzez beteta dator Real Madrileko zaleentzat. Orain, Iker Casillas eta Keylor Navas geratuko dira Real Madrilen atezain moduan. Polemikak jarraituko al du?

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Futbola bideoak