Itxi

Futbola

Bartzelona

Luis Suarezi entrenatzeko baimena eman diote, baina zigorra kendu gabe

Erredakzioa

Lau hilabeteko gaitasungabetzea eta selekzioarekin bederatzi partidako zigorra ezarri zioten jokalariari, Chiellini italiarrari haginka egiteagatik.

  • Luis Suarez Chiellini italiarrari haginka egiteagatik zigortu zuten. Efe.

    Luis Suarez Chiellini italiarrari haginka egiteagatik zigortu zuten. Efe.

Luis Suarez Bartzelonako aurrelariak aurkeztutako errekurtsoaren zati bat onartzea erabaki du Kirol Arbitrajeko Auzitegiak. Ondorioz, jokalariak Bartzelonarekin entrenatu ahal izango du, nahiz eta FIFAk jarritako zigorrak indarrean jarraitu: bederatzi partida bere selekzioarekin, eta lau hilabeteko gaitasungabetzea.

Chellini Italiako jokalariari sorbaldan haginka egiteagatik zigortu zuen jokalari Uruguaiko jokalaria nazioarteko federazioak. Haginkada Brasileko Munduko Txapelketako partida batean izan zen.

Ordutik hona, Suarezek ezin izan du Bartzelonarekin entrenatu, FIFAko Apelazio batzordeak zigorra berretsi baitzuen uztailaren 10ean, jokalariaren helegitea baztertuta.