Itxi

Futbola

Rayoko jokalari ohia

Wilfred Agbonavbare zendu da, minbiziak jota

Erredakzioa

90eko hamarkadan Rayo Vallecano taldeko jokalaria izan zena 48 urte zituela hil da.

  • Wilfred, Rayoko jokalari ohia

    Wilfred, Rayoko jokalari ohia

Wilfred Agbonavbare, Rayo Vallecanoko jokalari ohia, zendu da gaur goizean, hainbat hilabete minbiziaren aurka borrokatu eta gero, klubak iragarri duenez.

1990. eta 1996. urte artean aritu zen Madrilgo taldean atezaina, eta 177 partida jokatu zituen Ligan: 76, lehen mailan, eta 101, bigarren mailan.