Futbola
Maiatzaren 17an
AFEK greba deitzeko asmoa dauka ligako azkenaurreko jardunaldirako
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ikus-entzunezko eskubideen salmenta, jokalarien irudi-eskubidearen ordainketa eta taldeen eta jokalarien ordezkarien artekoa, jokalarien eskakizunen artean.
Espainiako Futbolarien Elkarteak (AFE) greba deitzeko asmoa dauka Ligako azken jardunaldirako, maiatzaren 17rako, Ogasunak futbolarien eskakizunak aintzat hartu ezean.
Hala aurreratu zuen Ser Kateko "El Larguero" saioak astearte gauean. Ikus-entzunezko eskubideen salmenta erregularizatzeko lege-dekretua onartu zenetik, estreinakoz bildu zen atzo Luis Manuel Rubiales buru duen sindikatuaren zuzendaritza batzordea.
AFE ez dago ikus-entzunezko eskubideen salmentako diru-sartzetik diru kopururen bat jaso luketen taldeen artean, eta aspaldi ari da Ogasunarekin negoziatzen. Baina ez da hori eskatzen duen gauza bakarra. Alde batetik, jokalarien irudi-eskubidearen ordainketa dago, eta bestalde taldeen eta jokalarien ordezkarien artekoa.
Apirilaren 16an Lehen Mailako, Bigarren Mailako eta Bigarren B Mailako kapitainekin bildu zen sindikatua eta adostasuna "erabatekoa" zela jakinarazi zuen presidenteak.