Itxi

Futbola

Greba

AFEk 'adiskidetze-egintzara' deitu ditu LFP eta RFEF

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

"Akordio batera hel gaitezkeela uste dugu, guztion iritziak entzuten badira", adierazi du Luis Rubiales futbolarien sindikatuko presidenteak.

  • Luis Rubiales, AFEko presidentea. Argazkia: EFE

    Luis Rubiales, AFEko presidentea. Argazkia: EFE

Luis Rubiales AFEko presidenteak adiskidetze-egintzara deitu ditu LFP (Profesionalen Futbol Liga) eta RFEF (Espainiako Futbol Federazioa) maiatzaren 16tik aurrerako greba saihesteko asmoz.

"Liga eta Federazioa adiskedetze-egintzara deitu ditugu. Akordio batera hel gaitezkeela uste dugu, guztion iritziak entzuten badira", adierazi zuen Rubialesek RNEko 'Radiogaceta de los deportes' saioan.

Futbolarien sindikatuko buruak arazoa "dirua bakarrik ez" dela azpimarratu zuen. "Elkarrizketarako prest gaude, baina gure eskubideak defendatu behar ditugu", gaineratu zuen.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Futbola 2024