Itxi

Futbola

Errekurtsoa gaitzetsi

Auzitegiak Messiren inputazioa mantendu du, iruzur fiskala egotzita

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Epaileak atzera bota du Bartzelonako jokalariak aurkeztutako errekurtsoa, eta epaiketara joan beharko du. Jada 53 milioi ordaindu dizkio Messik Ogasun Publikoari.  

  • Lionel Messi, Bartzelonako jokalaria. Argazkia: EITB

Bartzelonako Auzitegiak Lionel Messi futbolariaren eta bere aitaren aurkako inputazioa mantendu du, Ogasun Publikoaren aurkako hiru delitu egotzita.

Gavako 3 zenbakiko instrukzio-epaitegiko titularrak ezarritako autoaren inguruan, aurrelariaren abokatuek jarritako errekurtsoa gaitzetsi egin du epaileak.

Epaileak 2013ko ekainean inputatu zituen Leo Messi eta bere aita Jorge, Ogasun Publikoaren aurkako hiru delitu egotzita, 4,1 milioi euroko iruzurra egin zutela uste izanda, 2007 eta 2009 urteen artean. Hain zuzen ere, irudi-eskubideetatik izandako diru-sarreren zergak ordaintzeko betebeharra saihestea argudiatuz.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Messi bideoak