Itxi

Futbola

Errege Kopa

Bartzelona, Valentzia, Celta eta Sevilla, finalaren bila

Erredakzioa

Asteazkenean jokatuko dute joaneko partida Barçak eta Valentziak Camp Noun. Celtaren eta Sevillaren arteko lehia ostegunean jokatuko da Balaidosen.

  • Celta. Argazkia: EFE

    Celtako jokalariak finalerdietarako sailkapena ospatzen. Argazkia: EFE

Errege Kopako finalerdietako joaneko partidak jokatuko dira aste honetan. Bartzelona, Valentzia, Celta eta Sevilla lehiatuko dira finalera sailkatzeko jokoan dauden bi txartelen bila.

Bartzeloaren eta Valentziaren arteko joaneko partida asteazkenean jokatuko da, 21:00etan, Camp Noun. Barça da faboritoa, baina Cheryshevek Valentziarekin Kopako partida hau jokatu ahal izateak beste tankera bat ematen dio lehiari. Real Madril Kopatik at utzi zuten Cadizen aurka Cehryshev legez kanpo hamaikakoan jartzeagatik.

Celtaren eta Sevillaren arteko joaneko partida, aldiz, ostegunean jokatuko da Balaidosen, 20:30ean. Bi taldeek finalerako txartela dute lehian eta kanporaketa oso parekatua espero da.