Futbola
Euskal Selekzioa
Euskadiko Futbol Federazioa, izen handiko aurkari bila maiatzarako
Erredakzioa
ETBk jakin ahal izan duenez, Euskal Selekzioak denboraldi amaieran partida bat jokatzea da EFFren helburua, konkretuki, maiatzaren 23tik 29rako astean.
-
Euskal Selekzioko jokalariak Kataluniari sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
ETBk jakin ahal izan duenez, Euskadiko Futbol Federazioa lanean dabil denboraldi amaieran, Euskal Selekzioak partida bat jokatu dezan. Partida maiatzaren 23a eta 29a bitartean jokatzea da asmoa; kluben lehiaketa ofizilak amaitzean eta Eurokopa hasi baino lehenago.
Aurkariari dagokionez, izen handiko selekzio baten aurka jokatu nahi dute, eta Euskadiko Futbol Federazioa beste federazio batzuekin kontaktuan jarri da jada; Txekiar Errepublika -Eurokopan Espainiako selekzioaren multzo berean dagoen selekzioa- da selekzioetako bat, eta bestea, Boli Kosta, gaur egungo Afrikako txapelduna eta 19garrena FIFAko rankingean. Negoziazioek aurrera jarraitzen dute, baina, momentuz, ez dago ezer itxita.