Itxi

Futbola

1-2

Real Madrilek garaipena lortu du Bartzelonaren aurkako Klasikoan

A.B.

Barçak aurrea hartu du markagailuan Piqueren golari esker, baina merengeek azkar erantzun dute Benzemaren golarekin. Hala ere, Cristianok garaipenaren gola sartu du. Ramos egotzia izan da.

  • Real Madril. Argazkia: EFE

    Real Madrileko jokalariak Bartzelonari sartutako bigarren gola ospatzen. Argazkia: EFE

Real Madrilek 1-2 irabazi du Bartzelonaren aurka Camp Noun jokatu duen Klasikoa. Emaitza honen ostean, Bartzelonak BBVA Ligako lidergoan jarraitzen du, baina Atletico Madrilek eta Real Madrilek aldeak murriztea lortu dute. Barçak sei puntu ateratzen dizkio bigarren postuan dagoen Atleticori eta zazpi puntu sailkapenean hirugarren den Real Madrili.

Lehen zatia tamalgarria izan da. Bi taldeak oinez ibili dira Camp Nouko berdegunean eta ikuskizun kaskarra eskaini dute. Ia ez da abagunerik izan lehen 45 minutuetan eta golik gabeko berdinketarekin iritsi da partida atsedenaldira. Epailearen jarrera eta erabakiak ere, penagarriak izan dira.

Bigarren zatiak erritmo biziagoa izan du. Bartzeonak sartu du norgehiagokako lehen gola, 56. minutuan. Kornerra lehen zutoinera atera dute blaugranek eta Piquek 1-0ekoa egin du. Pozak, ordea, ez dio asko iraun Kataluniako taldeari, Real Madrilek banakoa (1-1) lortu baitu Benzemaren bitartez, 62. minutuan.

Azken minutuetan, epaileak Balek sartutako gol bat baloirik gabe utzi du, berak bakarraik ikusi duen falta batengatik. Jarraian, Sergio Ramosi bigarren txartel horia erakutsi eta Real Madrileko kapitaina egotzi egin du. Ramos lehen zatian egotzi behar izan du epaileak, baina 82. minutuan egotzi du. Hala ere, Real Madril nagusi izan da jokalari bat gutxiagorekin. Ondorioz, 84. minutuan, Cristiano Ronaldok garaipenaren gola sartu du (1-2). Azken minutuetan, Bartzelonak ez du berdinketa lortzeko abagunerik izan, eta Real Madrilek eraman du Klasikoa.

Fitxa teknikoa:

1. Bartzelona: Bravo; Alves, Pique, Mascherano, Alba; Busquets, Rakitic (Arda Turan, 73. min), Iniesta; Messi, Neymar eta Luis Suarez.

2. Real Madril: Keylor; Carvajal, Pepe, Ramos, Marcelo; Casemiro, Modric, Kross; Bale (Lucas Vazquez, 90.min), Benzema (Jese, 78. min) eta Cristiano.

Golak: 1-0, 56. min: Pique. 1-1, 62. min: Benzema. 1-2, 84. min: Cristiano.

Epailea: Alejandro Jose Hernandez Hernandez.