Futbola
Asteazkenean, finala (20:45)
Europa League: Atletico eta Fulham, Hanburgon aurrez aurre
Erredakzioa
Lehia eta emozioa ziurtatuta daude eta biek kopa altxatzea dute helburu. Quique Sanchez Floresen gizonak dira faboritoak.
Hanburgon jokatuko dute asteazken honetan Atletico Madrilek eta Hanburgok Europa Leagueko finala (20:45etik aurrera). Denboraldi honetan ezustekoa eman duen Fulhamen aurka Quique Sanchez Floresen gizonak dira faboritoak.
Hitzordu honetan ere errauts hodeia izan da protagonista eta horregatik astelehenera aurreratu zuen bidaia Espainiako taldeak. Lehia eta emozioa ziurtatuta daude. Biek, helburu berdina dute: 90 minutuak igarota, kopa altxatzea.
Usteko hamaikakoa:
Atletico Madril: De Gea; Ujfalusi, Perea, Dominguez, Antonio Lopez; Reyes, Assuncao, Raul Garcia, Simao; Forlan eta "Kun" Aguero.
Fulham: Schwarzer, Konchesky, Pantsil, Hughes, Hangeland, Gera, Murphy, Riise, Dempsey, Davies eta Nevland.
Epailea: Nicola Rizzolli (Italia).
Futbol-zelaia: Hamburgo Arena.
Ordua: 20.45.