Itxi

Futbola

BBVA Liga (38. jardunaldia)

Sevillak azken minutuan lortu du Champions Leaguerako sailkapena

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Rodrik azken jokaldian sartutako golari esker Almeriari 2-3 irabazi eta laugarren postuan amaitu du Liga Sevillak. Mallorcak irabazi egin dio Espanyoli, baina UEFArekin konformatu behar izan dira.

Larunbat gauean erabaki zen Bartzelonarekin, Real Madrilekin eta Sevillarekin batera BBVA Ligako zein beste taldek jokatuko zuen Txapeldunen Liga datorren denboraldian.

Sevillak eta Mallorcak laugarren postua eskuratu nahi zuten. Mallorcak irabazi beharra zeukan eta Sevillak galtzea edo berdintzea. Mallorcak 2-0 irabazi zion Espanyoli sofrikariorik gabe. Sevillak, ordea, asko sofritu zuen Almeriaren aurka. Kanoutek Sevilla aurretik jarri zuen 0-1ekoa eginez, baina atsedenaldira iritsi aurretik Sorianok 1-1ekoa jarri zuen markagailuan. Bigarren zatian, Sevilla berriro jarri zen aurretik Chicok bere atean sartu zuen golari esker (1-2). Almeriak ez zuen partida galdutzat eman eta Ortuizek 2-2koa ezarri zuen markagailuan 78. minutuan. 90. minutura 2-2koarekin iritsi zen Juegos del Maditerraneoko partida. Ordurako Mallorcaren partida amaitu zen eta irabazi egin zutenez Sevillak garaipena behar zuen. Bazirudien Alemria eta Sevillaren artekoa berdinketarekin amaituko zela, baina partidako azken jokaldian Rodrik ez zuen baloi bat galdutzat eman eta harrobiko jokalariak 2-3koa ezarri zuen markagailuan. Sevillak garaipena lortu zuen eta Txapeldunen Ligan egoteko atariko partida jokatuko beharko du denboraldiaurrean.