Futbola
EURO 2016
Finalerdiak abian jarriko dira Gales-Portugal partidarekin
Erredakzioa
Gaur jokatuko da lehen finalerdia, Lyonen, 21:00etan. Gareth Bale, Cristiano Ronaldoren aurka. Beste finalerdia ostegunean jokatuko dute Alemaniak eta Frantziak.
-
Portuigalen entrenamendua. Argazkia: EFE
2016ko Eurokopako finalerdiak gaur jarriko dira abian Gales-Portugal partidarekin. Norgehiagoka Lyonen jokatuko da, 21:00etan. Beste finalerdia Frantziak eta Alemaniak jokatuko dute, ostegunean, 21:00etan.
Galesen eta Portugalen arteko neurketak Garteh Baleren eta Cristiano Ronaldoren arteko lehia utziko digu; taldekideak Real Madrilen eta euren selekzioetako izarrak Eurokopan. Gales txapelketako ezusteko nagusietako bat izan da jada kanporatuta dagoen Islandiarekin batera. Portugalek, ordea, ez du joko bikaina egin, baina finalerdietan sartu da. Portugaldarren jokoagatik kritikak jaso ditu Fernando Santos hautatzaileak.
Garteh Bale min hartuta ibili da azken egunotan, baina jokatzeko prest egongo da. Galesek baja garrantzitsuak izango ditu Aaron Ramsey eta Ben Davies zigortuta baitaude txartel pilaketagatik. Portugalen William Carvalho zigortuta dago txartel pilaketagatik eta Pepe zalantza izango da azken unera arte, min hartuta baitago.
Ustezko hamaikakoak:
Portugal: Rui Patricio; C. Soares, Pepe, Fonte, Guerreiro; Renato Sanches, Danilo Pereira, Moutinho edo Joao Mario, Andre Gomes; Nani, Ronaldo.
Gales: Hennessey; Chester, A. Williams, Collins; Gunter, Ledley, Allen, Taylor; J. Williams, Bale; Robson-Kanu.
Epailea: Jonas Eriksson (Suecia).
Zelaia: Parc Olympique Lyonnais.
Ordua: 21:00.