Futbola
Camp Noun egongo da
Errege Kopa (Atletico-Sevilla): Negredok finala jokatu ahalko du
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak txartel horian utzi du Sevillako aurrelariak Almeriaren aurkako partidan ikusi zuen txartel gorria.
Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak txartel horian utzi du Alvaro Negredo Sevillako aurrelariak BBVA Ligako azken ihardunaldian ikusi zuen txartel gorria. Partida horretan Almeriaren aurka jokatu zuen Sevillak eta Negredo egotzia izan zen marrazainari irain eta protesta egiteagatik.
Dena den, Lehiaketa Batzordeak dio “111.1. c) artikulua kontutan hartuta Negredori ezarri behar zitzaion zigorra txartel horia ateratzea” zela. Ondorioz, Negredok ikusi zuen txartel gorria kolore horiakoa bilakatu da eta Sevillako aurrelariak finala jokatzeko aukera izango du asteazken honetan Atletico Madrilen aurka.