Futbola
Lehen deialdia
Cesar Azpilikueta eta Javi Martinez deitu ditu Lopetegik
Agentziak | Erredakzioa
Del Bosquek Eurokopara eramandakoekin alderatuta, hamar aldaketa daude zerrendan: Aritz Aduriz eta Mikel San Jose, besteak beste, kanpoan geratu dira.
-
Julen Lopetegi, Espainiako selekzioko hautatzailea. Argazkia: Efe.
Julen Lopetegi Espainiako hautatzaile berriak bere lehen deialdia eman du eta Cesar Azpilicueta (Chelsea) eta Javi Martinez (Bayern Munich) nafarrak sartu ditu zerrendan. Iker Casilla orain arteko kapitaina kanpoan utzi du. Belgikaren eta Liechtensteinen aurka jokatuko ditu Espainiak hurrengo partidak.
Andres Iniesta eta Isco lesionatuekin batera, kanpoan geratu dira Juanfran Torres eta Cesc Fabregas, Del Bosqueren deialdietan sarritan sartzen ziren jokalariak.
Frantziako Eurokopara joan ziren jokalariekin alderatuta kanpoan geratu dira, besteak beste, Aritz Aduriz, Mikel San Jose, Sergio Rico, Hector Bellerín, Bruno Soriano eta Pedro Rodriguez.