Itxi

Futbola

Errege Kopa

Bartzelona eta Atletico Madril, finalean sartzeko txartelaren bila

Erredakzioa

Gaur jokatuko dute Errege Kopako finalerdietako itzulerako partida, 21:00etan, Camp Noun. Joaneko neurketa Barçak irabazi zuen, 1-2ko emaitzarekin.

  • Atletico Madril-Bartzelona. Argazkia: EFE

    Finalerdietako joaneko Atletico Madril-Bartzelona partidako irudia. Argazkia: EFE

Bartzelonak eta Atletico Madrilek gaur jokatuko dute Camp Noun Errege Kopako finalerdietako itzulerako partida. Joaneko norgehiagoka Barçak irabazi zuen, 1-2ko emaitzarekin.

Blaugranek Neymar Juniorren baja izango dute brasildarra zigortuta baitago txartel pilaketagatik. Bestalde, Barçak jokatzeko prest izan ditzake azken egunetan min hartuta egon diren Andres Iniesta eta Sergio Busquets, baina Luis Enrique entrenatzaileak ez du ezer argitu.

Atletico Madrilek, bestalde, Gabi Fernandezen baja izango du txartel pilaketagatik. Koltxoneroek joaneko partidako kontrako 1-2koa irauli beharko dute finalerako txartela lortzeko.

Ustezko hamaikakoak:

Bartzelona: Cillessen; Sergi Roberto, Piqu, Mascherano, Alba; Busquets, Rakitic, Andre Gomes; Messi, Luis Suarez eta Arda.

Atletico Madril: Moya; Juanfran, Savic, Godin, Filipe; Carrasco, Saul, Koke, Gaitan; Griezmann eta Torres.

Epailea: Jesus Gil Manzano.

Zelaia: Camp Nou.

Ordua: 21.00etan.

an.