Futbola
Atletico Madrili irabazita
Espanyolek Carranza txapelketa irabazi eta Jarqueri eskaini dio
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Perikitoek penaltien txandan irabazi zioten Atletico Madrili. Ondorioz, txapelketa Dani Jarqueri eskaini zioten bere heriotzaren urteurrena ospatzen baitzen.
Espanyolek irabazi zuen Carranza txapelketa finalean Atletico Madril gainditu ondoren eta katalanek garaipena eta garaikurra Dani Jarqueri eskaini zioten. Espanyoleko kapitain ohia hil zenetik urte bat betetzen atzo, abuztuaren 8an.
Partida 1-1ekoarekin bukatu zen. Diego Costak egin zuen norgehiagokako lehen gola lehen minutuan Atletico Madrilentzat (1-0), baina bi minutu beranduago Callejonek 1-1ekoa sartu zuen Espanyolentzat. Ondorioz, garailea penaltien txandan erabaki zen eta bertan Espanyolek 4 penalti sartu zituen eta Atletico Madrilek 3.
Fitxa teknikoa:
1-Atletico Madril: Joel, Valera, Ujfalusi, Perea, Filipe, Assunçao, Raul Garcia (Suarez, 72''), Reyes, Simao (Salvio, 68''), Jurado eta Diego Costa (Agüero, 45'')
1-Espanyol: Cristian Alvarez, Mattioni (Javi Lopez, 25''), Amat (Forlin 63''), Moises (Galan, 63''), D. Garcia, Molina, Marquez (Alvaro, 45''), Coro (Osvaldo, 45''), Callejon, Verdu eta Ivan Alonso (Pau, 78'').
Epailea: Pérez Lasa (euskalduna).
Golak: 1-0. 1. m. Diego Costa. 1-1. 3.min. Callejon.
Penaltien txanda. 1-0 Agüero, gola. 1-1 Callejon, gola. 1-1 Filipe Luis, huts. 1-1 Molina, huts. 2-1 Suarez, gola. 2-2 Verdu, gola. 3-2 Jurado, gola. 3-3 Alvaro, gola. 3-3 Reyes, huts. 3-4 Osvaldo, gola.