Itxi

Futbola

Teneriferi irabazita

Getafek Lehen Mailara igotzea lortu du

Erredakzioa

Madrileko taldeak 3-1 irabazi dio Teneriferi igoera playoffeko azken kanporaketako itzulerako partida eta joaneko neurketan kanariarrek 1-0 irabazi zuten arren Getafek lortu du igoera.

  • Getafe. Agazkia: EFE

    Getafe. Argazkia: EFE

Getafek Lehen Mailan jokatuko du datorren denboraldian. Igande honetan Teneriferi 3-1 irabazi dio itzulerako partida Alfonso Perez Coliseumean eta kanariarrek joaneko lehia 1-0 irabazi zuten arren Madrileko taldeak lortu du igoera.

Getafek erasokor ekin dio partidari eta 9. minutuan 1-0ekoa sartu du Faurlinen bitartez. Handik gutxira, 12. minutuan, Pachecok sartu du 2-0ekoa. Teneriferi maldan gora jarri zaio neurketa, baina 17. minutuan talde kanariarrak aldeak murriztu ditu (2-1) Lozanoren golari esker. Gol honekin kanporaketa Teneriferen alde jarri da. Getafe, ordea, ez da urduri jarri eta Pachecok 3-1ekoa sartu du 37. minutuan.

Bigarren zatian ez da golik egon. Tenerife saiatu da igoera ematen zion bigarren gola sartzen eta abgune onak izan ditu, baina ez du Guaita atezainaren atea zulatzea lortu eta Getafek eskuratu du igoera.

Jose Bordalas entrenatzaileak bigarrenez jarraian lortu du berak zuzentzen duen taldea mailaz igotzea. Iaz Alaves igo zuen, eta aurten gauza bera egin du Getaferekin.

Fitxa teknikoa:

3 - Getafe: Guaita; Damian Suarez, 'Cata' Diaz, Gorosito, Molinero; Sergio Mora (Lacen, m.76), Faurlin; Chuli (Alvaro Jimenez, m.71), Portillo, Pacheco (Peña, m.88); eta Jorge Molina.

1 - Tenerife: Dani Hernandez; Raul Camara (Jouini, m.85), Jorge Saenz, German, Camille; Aitor Sanz, Vitolo, Suso (Tyronne, m.61), Shibasaki (Aaron, m.51); Amath eta 'Choco' Lozano.

Golak: 1-0: M.8 Faurlin; 2-0: M.12 Pacheco; 2-1: M.16 'Choco' Lozano; 3-1: M.36 Pacheco.

Epailea: Prieto Iglesias.