Itxi

Futbola

Lagunartekoa Monumentalen

Argentina-Espainia (4-1): Espainiarren partida kaskarra

Erredakzioa

Messi, Higuain, Tevez eta Aguero jokalariek sartu zituzten argentinarren golak eta Espainian Fernando Llorente izan zen golegilea.

Espainiako futbol selekzioak gol-zaparrada jaso zuen Aregentinaren aurka Monumental futbol-zelaian jokatutako lagunartekoan (4-1).

Messi eta Higuianen gol goiztiarrek ezustean hartu zituzten Del Bosqueren gizonak. Ondoren, akats larria egin zuen Reina atezainak eta 3-0ekoa egin zuen Tevezek.
Markagailuari buelta ematen saiatu ziren espainiarrak eta Fernando Llorente Athleticeko jokalariak 3-1ekoa lortu zuen, baina neurketaren azken minutuetan Argentinaren aldeko laugarrena sartu zuen Aguerok.

Fitxa teknikoa:

4. Argentina: Romero; Zanetti, Demichelis, Gabriel Milito, Heinze; Banega, Mascherano, Cambiasso; Messi (D''Alessandro, 88''); Higuain (Aguero, 69'') eta Tevez (Di Maria, 60'').

1. Espainia: Reina (Valdes, 46''); Arbeloa, Pique, Marchena, Monreal; Busquets, Xabi Alonso (Pedro, 71''); Iniesta (Cazorla, 46''), Silva (Navas, 46''), Cesc (Xavi, 56''; eta Villa (Llorente, 46'').

Golak:

1-0, 10'': Messi.
2-0, 13'': Higuain.
3-0, 34'': Tevez.
3-1, 84'', Llorente.
4-1, 90'': Agüero
&' || 'nbsp;