Itxi

Futbola

Argentinako prentsaren arabera

Espainiako jokalariak, festan Argentinaren aurka jokatu aurretik

A.B.

Erredakzioa

Argentinako prentsak publikatu duenaren arabera jokalari espainiarrak Buenos Airesko diskoteka famatu baten egon ziren astelehen goizaldean.

Espainiak 4-1 galdu zuen Argentinaren aurka Monumental estadioan jokatu zuen lagunarteko partida eta hartutako jipoiaz gain beste kontu batzuk ere atera ditu bertako prentsak.

Clarin egunkariak publikatu zuenez Espainiak ez zuen galdu Vicente Del Bosquek ez ohiko jokalariak zelairatu zituelako. Egunkari honek dio Espainiako jokalariak festan ibili zirela partida baino 36 ordu lehenago. Astelehen gauean Buenos Airesko diskoteka ezagun baten egon omen ziren Espainiako jokalariak.

Beste komunikabide batzuk publikatutakoaren arabera Espainiako futbolari batzuk "botinera" deiturikoekin ibili ziren. "Botinerak" dirudun futbolarien bila aritzen diren neskei deitzen diote Argentinan.

Bestalde, Fernando Niembro Argentinako kazetari ezagunak adierazi zuen Argentinako Futbol Federazioak sarreren dirua bueltatu beharko lukeela Monumentalera joan ziren ikusle guztiei "Espainiak ezin baitzituen hankak lurretik jaso" gau luze beten ondoren.