Futbola
Garoua, gaixotasunaren hiria
Javier Clementek Kamerunekin debuta egingo duen, zalantzan koleragatik
A.B.
Erredakzioa
Kamerungo Federazioak Kongoren aurkako partida Garouan jokatzea erabaki du. Hiri honetan 200 pertsona hil ziren iragan hilabetean gaixotasun honegatik. Kongokoak ez daude ados erabakiarekin.
Hasieran Yaounde hirian jokatzekotan zen partida, baina Kamerungo Federazioak norgehiagoka Garouan jokatuko zela erabaki zuen. Hiri honetan 200 pertsona baino gehiago hil ziren iragan hilabetean kolera gaixotasunagatik. Hori dela eta Kongok protesta azaleratu zion Afrikako Futbol Federazioari, baina Afrikako Federazioak arrazoia eman dio Kameruni eta Kongori esan dio Garouan agertu beharra daukala partida hasi baino 24 ordu lehenago.
Gai honen inguruan Javier Clemnentek honakoa adierazi du: "Kongokoek ez badute partida jokatzera etorri nahi beraien arazoa da". Bere aurkaria den taldeko hautatzaileak, Robert Nouzaret frantziarrak honela azaldu du bere ikuspuntua: "Hau guztia erokeria da. Denok dakigu hiri honetan 200 pertsona baino gehiago hil direla koleragatik orain egun gutxi".