Itxi

Futbola

Prentsaurrekoa

Miguel Garcia: 'Kamiseta termikoak presioa eragiten zidala uste nuen'

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Jokalariak eskerrak eman dizkie medikuei, bere taldekideei, klubari eta lagundu dion jenede guztiari. Miguelek bere "bigarren bizitzaz gozatu" nahi du.

Miguel Garciak prentsaurrekoa eman du gaur eguerdian Salamanca-Betis partidan ziplo lurrera erori ondoren eta horren aurretik sentitu zuena azaltzeko.

Ikusmin ikaragarria piztu du prentsaurrekoak eta Miguel Garcia eskerrak emanez hasi da hitz egiten. "Jende askori eskerrak eman behar dizkiot. Medikuei bizitza salbatzeagatik, taldekideei, klubari, zaleei, komunikabideei eta animoak eman dizkidaten jendeari eskerrak ematen dizkiot", esan du Salamancako futbolariak.

"Partidan zehar kamiseta termikoak oztopo egiten zidan eta paparrean nuen presioa horrek eragiten zidala uste nuen. Baina ez zen horrela izan, nire gorputzak sortu zuen presio hori. Pixka bat joanda nengoen. Medikuari ezer ez esatea erabaki nuen, kamiseta kendu eta lasaitu egin nintzen, hobeto sentitzen nintzen", adierazi zuen Miguelek.

Miguel Garciak maneiatzen zituen bihotzeko azterketetako emaitzak ondo zeudela baieztatu zuen. "Futbol gabe bizitzen ikasi behar dut. Familia daukat eta laguntzen nauen jende asko ere. Dena barneratu dut eta nire lehentasuna ondo jartzea da", gaineratu du Albacetekoak.

"Ez dakit etorkizunean zer egingo dudan. Denbora bat hartuko dut lasaitzeko eta pasa zaidana barneratzeko. Klubari asko eskertu beharrean nago. Beraien zerbitzura egongo naiz", baieztatu zuen Miguel Garciak.

Salamancak jokalariarekin 2011ko ekainaren 30era arte kontratua du eta errespetatu egingo duela jakitera eman du.