Itxi

Futbola

Klasikoa hizpide

Casillas: 'Guardiola guztiontzako eredua da'

Erredakzioa

Real Madrileko atezaina eta David Villa AFEko zuzendaritzako kide berriak izendatu dituzte. Bertan ez du Guardiola goraipatzeko arazorik izan.

Iker Casillas eta David Villa AFEko (Espainiako Futbolarien Elkartea) zuzendaritzako kide berriak izendatu dituzte gaur. Eta noski, bertan bildutakoek Real Madril eta Bartzelonaren arteko partida (azaroaren 29an) izan dute hizpide.

"Egia esanda, ez dugu klasikoari buruz hitz egin. Jendearentzat morbo handiko neurketa da, baina guretzat ez dauka hainbesteko garrantziarik", adierazi du Casillasek.

Bestalde, ez du Pep Guardiola goraipatzeko arazorik izan. "Entrenatzaile eta pertsona handia da. Bartzelona bikain jokatzen ari da bere aginduetara eta eredua da guztiontzat", esan du. Villak ere atezainaren hitz ederrak jaso ditu. "Zenbaki ikaragarriak ditu eta asko pozten naiz. Etorkizunean zortea opa diot".