Futbola
Zurichen
Gaur erabakiko da 2018 eta 2022ko Mundialak non jokatuko diren
Erredakzioa
Bozketa sekretua eta exekutiboko kideen artekoa izango da. Azken bi hautagaien artean berdinketa gertatzen bada, Blatter presidenteak izango luke azken hitza.
2018rako hautagaiak Begica-Holanda, Ingaaterra, Errusia eta Portugal-Espainia dira. Bost dira 2022rako hautagaitzak: Australia, Japonia, Qatar, Hegokorea eta AEB.
Bozketa sekretua eta exekutiboko kideen artekoa izango da. Beharrekoak diren txandak egingo ditute hautagaitza batek gehiengo absolutua lortu arte.
Azkenengo bi hautagaien arteko berdinketa baten aurrean, Joseph Blatter presidenteak izango luke azken hitza.
Behin erabakia hartuta, notarioak hartuko ditu emaitzak eta bukatzeko Blaterrek emango ditu horien berri.
Hitzordua 10:00etan hasiko da eta irabazleen izenak 16:00ak aldera ezagutuko dira.
Ustezko ustelkeria
Jack Warner FIFAko egungo presidenteordeak dirua irabazi zuen Hegoafrikako Munduko Futbol Txapelketan sarreren birsalmentari esker, BBCk astelehen gauean emititutako dokumental baten arabera.
"FIFAko kide ukiezinetako bat da Warner", baieztatu zuen Andrew Jennings ikerketen protagonistak ''Panorama'' saioan.
Gainera, ISL kirol marketin enpresako isilpeko iformazioa eskuratu ahal izan dute programa berean eta bertan osteguneko hitzorduan ( 2018 eta 2022ko Mundialak non jokatuko diren erabakiko dute) boto eskubidea izango duten hiru kidek jasotako 175 ordainketak agerian utzi dituzte. ISL-k 2001. urtean porrot egin zuen.