Itxi

Futbola

LaLiga Santander

Bartzelona, Ligako txapeldun; Deportivo Bigarren Mailara jaitsi da

Erredakzioa

Barçak 2-4 irabazi dio Deportivori Riazorren eta Kataluniako taldea da 2017-2018. denboraldiko txapelduna. Bestalde, talde galiziarra matematikoki jaitsi da Bigarren Mailara.

  • Bartzelona. Argazkia: EFE

    Bartzelona. Argazkia: EFE

Bartzelona 2017-2018. denboraldiko Ligako txapelduna da igande honetan Deportivori 2-4 irabazi ostean. Barçaren aurka jasotako porrotak eragin du Deportivo Bigarren Mailara jaistea. Bartzelonak bere historiako 25. Ligako titulua lortu du.

Barçak azken hamarkadan lortu duen 7. Ligako titulua du aurtengoa. Real Madrilek 33 Liga ditu bere palmaresean, baina Bartzelonak aldeak asko murrztu ditu azken urteetan. Azken hamarkadan 2 Liga irabazi ditu Real Madrilek eta bat Atletico Madrilek (2013-2014).